Itsas Garapen Elkartea, FLAG eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen arteko hitzarmena

Alde batetik, Iñaki Zabaleta ITSAS GARAPEN ELKARTEAren presidentea dena eta, bestetik, Koldo Tellitu , Euskal Herriko Ikastolen, Europar Kooperatibaren presidenteakbi erakundeen arteko hitzarmena sinatu dute jarraian azaltzen diren konpromisoak hartuz

 

 

AURREKARIAK:

 

1.- 2019an, Ikastolen bost jaiak data eta leku hauetan antolatuko direla:

 

  • HERRI URRATS                  maiatzaren 12an, Senperen.

Seaskak antolatua.

 

  • IBILALDIA                              maiatzaren 19an,Lekeition.

R.M. Azkue Ikastolak antolatua

 

  • ARABA EUSKARAZ           ekainaren 16an Gasteizen.

Armentia Ikastolak antolatuta

 

  • KILOMETROAK                  urriaren 7an Zarautzen

Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatuta

 

  • NAFARROA OINEZ             urriaren 21ean Tuteran.

Argia Ikastolak antolatuta

 

2.-Bi aldeen interesekoa dela bertan bertoko jakiak kontsumitzeko helburua. Eta bereziki, Euskal Herriko kostaldean arrantzatuak direnak. Horrela jasoa da 2017ko maiatzaren 3an, HAZI- Euskolabel eta Euskal Herriko Ikastolak, “NIREA” izeneko konpromisoa  sinatzean.

 

3.-Horretara, eta aipatutako 2019ko jai egunetan, ITSAS GARAPEN ELKARTEAK oparitutako jakiak banatu eta salduko direla jai hauen alde.

 

 

 

4.-2.018an aurrera eramandako elkarlanak oso balorazio ona izan duela bi aldeen partetik, eta horregatik, datozen lau urteetarako, hau da 2.019,  2.020, 2.021 eta 2.022 urteetarako lankidetza hitzarmen hau sinatzea ebatzi dute, IKASTOLEN ELKARTEAren eskutik urtero antolatzen diren bost jaietarako, hau da, HERRI URRATS, IBILALDIA, ARABA EUSKARAZ, KILOMETROAK  eta NAFARROA OINEZ, ondorengo konpromisoak hitzartuz.

 

 

ITSAS GARAPEN ELKARTEAREN KONPROMISOAK:

 

 

1.-ITSAS GARPEN ELKARTEAK urtero eta bere ahalmenaren arabera, itsas jakiak eskainiko dizkio jai bakoitzari. Itsas jakiak kanpaina eta garai desberdinetan direnen araberakoa izango da, hots, sardinak, antxoak, hegaluzea, atuna,…

 

2.-Jai bakoitzak, ITSAS GARAPEN ELKARTEAren esku diren itsas jakien arabera, bere eskaera kopurua eskatuko du, jaia ospatu baino hamabost egun lehenago.

 

3.-ITSAS GARAPEN ELKARTEAK, jaia eguna ospatzen den aurreko ostiralean itsas jakiak ikastola antolatzaileak ezarritako tokira eramango ditu.

 

 

JAI BAKOITZAREN KONPROMISOAK:

 

1.-  Jai bakoitzean argitaratzen diren karteletan zein esko egitarauetan, ITSAS GARAPEN ELKARTEAren logoa laguntzaileen artean ezarriko da.

 

2.- Jai bakoitzaren web gunean, jaiaren laguntzaileen artean ITSAS GARAPEN ELKARTEAren logoa agertuko da.

3.- Jai egunean bertan, ITSAS GARAPEN ELKATEAren jarduera ezagutzera emango da tokian tokiko kartelak eta bestelako euskarrien bidez.

 

4.- Era berean, eta 2017ko maiatzaren 3an, HAZI- Euskolabel eta Euskal Herriko Ikastolak, “NIREA” izeneko konpromisoa jarraiki, IKASTOLEN ELKARTEAk bere kide diren ikastoletako jangeletan ITSAS GARAPEN ELKARTEAren intereseko itsas jakiak bultzatzeko konpromisoa hartzen du.