Itsas Garapen Elkarteak eta MicroBankek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Euskadiko arrantza arloko jarduera ekintzailea bultzatzeko.
- Itsas Garapen Elkarteak eta MicroBankek sinatutako hitzarmenak ekintzaileentzako finantziazioa lortzeko sarbidea erraztuko du, autoenplegua sortu eta sustatzeko eta arrantza guneetan mikroenpresak hedatu eta sustatzeko.
- MikroBank mikrokredituen bidez negozio proiektuak eta behar pertsonalak finantzatzen duen Espainiako erakunde bakarra da.
Bilbo, 2019ko apirilaren 30 Itsas Garapen Elkartea FLAGeko, presidenteak, Iñaki Zabaleta, MicroBankeko negozio zuzendariak, Ángel Soto, eta CaixaBankeko Bilboko zentroaren zuzendariak, Emilio Cuadrado,lankidetza akordioa sinatu dute, mikrokredituen bidez, Euskadiko arrantza guneetan autoenpleguaren sorrera eta promozioa eta mikroenpresen hedapena indartzeko.
Hitzarmen honen bidez, milioi bat euro arteko finantzaketa lerro bat ezarriko da. Eskatzaileak 25.000 euroko zenbatekora arteko kredituak eskatzeko aukera izango du. Proiektuak negozio plana eta Itsas Garapen Elkarteak egindako bideragarritasun aldeko txosten bat eduki behar ditu.
Microbankek mikrokredituak emateko oinarrizko irizpidea ekimenaren konfidantzan eta proiektuaren bideragarritasunean oinarritzen du, eta enpresak bermerik edo abalik gabe sar daitezke.

MicroBank mikrokredituen bidez negozio proiektuak eta behar pertsonalak finantzatzen duen Espainiako erakunde bakarra da. CaixaBank-ek osotasunean parte hartuta, erakundearen konpromisoa betetzen du, gizartearekiko arduratsua den banka bat eginez eta gizarteari eragin positiboa emanez jarduera honen bitartez.
Bankuak autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei mikrokredituak eskaintzen dizkie. eta baita mikrokreditu pertsonalak eta familiarrak ere bai, aldi baterako zailtasuna gainditzen duten premiei erantzuteko eta garapen pertsonala eta familiarra errazteko xedez.
2018an zehar, MikroBankek, guztira, 635 mailegu eman zituen autonomoei eta mikroenpresei Euskadin 8,6 milioi euroko zenbatekoarekin. Proiektu pertsonalak eta familiarrak finantzatzeko, bankuak 13,4 milioi euroko ekarpena egin zuen, 2.582 ekimenetarako.
590 gizarte erakunde baino gehiagorekin akordioak
Mikrokredituak ematean, CaixaBank-eko 4.400 bulego baino gehiagoren sarearekin batera, kredituak jasotzen dituzten pertsonek ezagutzen dituzten erakundeak elkarlanean aritzen dira, baita proiektuen jarraipena eta aholkularitza burutuz.
Orain arte, MicroBankek Espainiako 598 erakunde sozialekin hitzarmenak sinatu ditu finantzatutako proiektuen bideragarritasuna bermatzen dutenak. Lankidetza sozialeko erakunde hauek, mota guztietako erakundeak dira, ekonomia edo gizarte laguntzako ekintzetan esperientzia dutenak eta mikroenpresak indartzea, autoenplegua bultzatzea eta ekintzailetzako jarduera sustatzea dute heburu.

