Itsas Garapen Elkarteak Espainiako Arrantza Taldeen Sarearen Osoko Bilkuran parte hartu du aste honetan, Tenerifen, eta arrantza-sektorearen tokiko garapen parte-hartzailean inplikatuta dauden eragile nagusiak bildu ditu.
Lan-espazio horrek esperientziak trukatzeko, Arrantzako Tokiko Ekintza Taldeen (ATET) arteko komunikazioa sustatzeko eta Europako funtsek lagundutako proiektu berritzaileak zabaltzeko balio izan du. . Itsas Garapen Elkartetik oso positiboki baloratzen ditugu foro horiek, lankidetza-sareak ehuntzea eta kostaldeko garapenean aurrera egitea ahalbidetzen baitute, ikuspegi parte-hartzaile eta jasangarriarekin.
Azken egunean, Itsas Garapen Elkarteak Taia Laborategiaren “Itsas Papera” proiektua aurkeztu zuen. Taia Laborategia Mutrikun dago, eta itsas algaz egindako kosmetika naturala lantzen du. GALPek finantzatutako proiektua partekatua izan zen, sektorearen dibertsifikazioan, ekonomia urdinean eta tokiko ikuspegidun berrikuntzan izandako jardunbide onaren adibide gisa.
Aurkezpena aukera ona izan zen Euskadiko itsas bioteknologiaren potentziala agerian uzteko, bai eta GALPek itsas baliabideetan eta lurraldearen ezagutzan oinarritutako ekoizpen-eredu berrien sustapenean betetzen duten papera ere.
Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako erakundeetako ordezkariak ere izan ziren, hala nola Ixone Soroa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, eta Lorena Flores, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikaria, lurraldeetatik garatutako ekimenei babesa emateko. Ioritz Bilbao eta Ekaitz Urtiaga Itsas Garapen Elkartearen ordezkari izan ziren osoko bilkuran.


